XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Illuntzerako, Gabiri`ko Aztiri`n giñan.
Kantatu gendunak: Sebastian Lizaso, Igarzabal, Etxeberria eta ni.
Ez dute egoaldiarekin suerte aundirik.
Beste batean obeto ertengo al zaizkie gauzak.
Bertan gelditu nintzalarik, atzo Bitor Agirre`k eta biok egin giñuzen geren alegiñak.
Gaur dute beren zaindari-eguna, Santa Marina; ta ez daukate saltzeko auzotar auek.
Beste gogorapen batzuk: ogei ta bostgarren urtea da aurten, errenkadan auzo ortara joaten naizela.
1959`an izan nintzan lenengo.
Beloki bidanitarrarekin kantatu nun.
Lagun asko izan ditut geroztik: Mitxelena, Lazkao-Txiki, Lasarte ta abar.
Urte ura izan zan, baita ere, Bahamontes`ek Prantzi`ko jira irabazi zuna.
Gai ortaz ere jardun giñan.
Atzo goizean zala iruditzen zait eta ogei ta bost urte joan dira.
Ortik pentsatu zer geran.